2010-01-30

Azken Ostirala.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: bilboko gosegrebalariak azken ostirala | Erabiltzailea: bilbokogosegrebalariak

2010-01-29

Gosegrebalarion Kronika - Urtarrilak 29



Gaur goizean egindako prentsaurrekoa.
Amnistiaren aldeko mugimenduak egindako deialdiarekin bat eginda, gose grebalariak bertan parte hartu dugu, Bilboko beste eragileetako ordezkariekin batera.
Bertan, egun espetxeetan bizi den egoeraren berri emateaz gain, bat egin dugu Otsailaren 20rako Bilbon burutuko den manifestaldiarekin. 






Goizean goiz, jarraitu dugu eragileekin egiten ari garen birarekin, eta gaurkoan PNV-EAJ  eta EA-ren egoitzetara zuzendu gara. Lehenengoan dossierra BBBeko idazkariari entregatu diogu, honek datorren astean banatzeko konpromisoa hartu duelarik. 
EA-ko egoitzan idazkariari eman diogu dossierra eta hitz politak jaso ditugu bueltan. Gaurko baraualdirako pegatinak ere jaso dituzte. 




Gaur ere, goizeko 12'00tatik 13'00tara plaza zirkularrean kontzentrazioa burutu dugu, megafonia, panel informatibo eta panfleto banaketarekin. 100 pertsona inguru bildu gara bertan eta euriari aurre eginez, tinko mantendu gara. 


Eguerdian, Alde Zaharreko Etxebarrieta plazan propaganda banatzen saiatu gara, baina euri jasaren ondorioz bertan behera utzi behar izan dugu.

German Urizar Euskal Presoak bidalitako gutuna gosegrebalariei

Aupa lagunok! Urtarrilean zehar, euskal preso politikoen kolektiboa satzen dugun gizon eta emakumeok, aurrera eramango dugun borrokaldiaren arrazoiak auzokide, auzoko elkarte eta eragile sozialetan zabaltzeko asmozk, hona hemen bidaltzen dizuedan gutuntxo bat. Besterik gabe, muxu bana eta besarkada errebelde gorri bat. 

Maitasunez,
 

German U.

• AMNISTIA ETA AUTODETERMINAZIOA!! Burdinen arteko herria” garelako skatasuna behar dugu. Askatasun hitzak esangura asko izan ditzake, euskal preso politikoak gure herriari zor zaion autodeterminazio eskubideari lehentasuna emateko, gure norbanakoaren askatasuna bigarren mail batean usteko aukera aspaldi hartu genuen. Guri, gure azalean ezartzen diguten errepresio bortitza Euskal Herriak pairatzen duen asimilazio iraunkorraren
isla besterik ez da.
• EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!! Gure askatasunetik ez da gure herriaren
askatasuna etorriko bai aldiz, gure herria askatasun bidean jarriko duen prozesutik guri etxera itzultzeko eguna iritsiko zaigu.
• ESTATUS POLITIKO ORAIN !! Gure borroka iraunkorra da, egunero, uneoro, gu
suntsitzeko inposatzen dizkiguten neurri errepresiboei aurre egiten diegu: urruntasuna, sakabanaketa, isolamendua, bakartze neurriak, mehatxuak, jipoiak, eta abar.
• ETSAIAREN KRUDELTASUNAK (BIOLENTZIAK), EZ DU MUGARIK!! Gaixo larri
dauden presoak edota baldintzapean kalean egon beharko liratekeenak ziegetan gatibu mantentzen dituzte, eta hau gutxi balitz zigor osoa bete duten hainbat kideei bizitza osorako zigorra ezartzea erabaki dute.
• GURE SENIDEEI TRATU UMILLAGARRIRIK EZ!! Beti gure ondoan egoteko gure
senitartekoen determinazioa errotik mozteko, orain Madriletik gure enitartekoei tratu umillagarriak inposatzea asmatu berri dute, guzti hau dala eta, Algecirasen gauden Euskal Preso politikoak beste presondegietan dauden beste euskal presoekin batera, Urtarrilean borrokan sartzea erabaki dugu.

“Botafuego” presondegian, 2010eko Urtarrilean.

Gosegrebalarion Kronika - Urtarrilak 28 Arratsaldean

Arratsaldeko 20'00etan elkarretaratzea burutu genuen Santutxuko PSOE-ren egoitzaren aurrean. 30 bat lagunek hartu genuen parte aipatu ekimenean. Helburua, zuzenean interpelatzea izan zen, presoek espetxe barruan daramaten borrokaldiaz ohartaraztearekin batera. 

 

2010-01-28

Gosegrebalarion Kronika - Urtarrilak 28

Goizeko 10'00tarako , ARALARen egoitzara gerturatu gara, bertan dossierra eman eta azken ostiralari begirako konpromiso zehatzak eskatuko genizkien. Baina ez dira egoitzan egon eta beranduago ere saiatu gara beraiekin harremanetan jartzen baina ez dugu lortu.
Ondoren, IU-EBren egoitzara joan gara eta bertan arduradunik ez zegoen arren, idazkaritzan utzi dugu dossierra eta datorren astean beraien asteroko bilkuraren ostean eta bertan gaia tratatu ondoren deituko digutela esan digute.
Zirkularreko kontzentraziorako bidean, Batzar Nagusietan egon gara eta dazkariarekin egoteko aukera izan dugu, hark dossierrari zigilua jarri ostean, bide emango diola esan digu, alderdi guztiei banatuko dielarik.





11'00tatik 12'00tara plaza biribilean ordubeteko kontzentrazioa burutu dugu, bertan pankarta bi, megafonia eta presoen borrokaldiaren berri ematen duten eskuorriak banatzen aritu gara.
 
Ondoren, El Mundo egunkariko erredakzioan egon gara, bertan bi ordezkarik politika saileko kazetari batekin egon dira eta dossierra jaso egin dute.

EITBra hurbildu gara eta ordurarte jaso dugun jarrera baikorretik urrun, gose grebalarion bi ordezkariei ez diete sartzen utzi, aurrez deitu behar genuela esanez. Deitu egin dugu, hitzordu bat jartzeko asmoz eta orduan dossierra sarreran usteko esan digute, hori egitera gindoazenean segurtasunekoekin arazoak izan ditugu, sartzen usten ez zigutelarik. Handik aldentzen geundelarik, ertzaintzari deitu dietela ohartu gara, Basurtora bidean patrulla ezberdinak agertu direlako.
13'00tan Basurtoko ospitaleko sarreran 45minutuko elkarretaratzea burutu dugu, Juan Pablo Dieguez, 67 urteko Santutxuko presoari elkartasuna helarazteko eta gaixo larri dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko. Juanpa, minbiziagatik ebakuntza izan duelako dago ospitalean.

Ostean, Antena 3-eko eta Deiako bulegoetara joan gara eta dossierra emateaz gain jarrera positiboa erakutsi dute, bihar egongo den prentsaurekora hurbiltzeko.
Eguerdian Termibus inguruan egon gara propaganda banatzen eta horrekin goizeko ekimenak bukatutzat eman ditugu.

2010-01-27

Gosegrebalarion Kronika - Urtarrilak 27






Atzo arratsaldean 16 lagunen asmoa  Bilboko San Nikolas elizan gose greba burutzea zen, baina beste aldi batzutan ez bezala bertako apaiza oldartu eta polizia deitu ostean bertatik desalojatu gintuzten, behin koltxoiak eta materiala barruan genituela. Arratsaldean Arriagako Senideen elkarretaratzearen ostean, bigarren saiakera bat egin genuen beraiekin hitz egin eta adostasun batera iristeko. Baina beraien erantzuna, apezpikuaren agindua zeukala izan zen guri baimena ukatzeko, berez baimen hori beharrezkoa ez denean. Horren ondotik, poliziaren presentzia itogarria eta apaizaren jarrera oldarkorra ikusita, material guztiarekin 7Katu gaztetxean gaua pasatzea beste erremediorik ez genuen izan.
Gaurko egunean, Bilboko beste elizetako ateak jo ditugu baina oraindik ez dugu erantzuunik jaso.
Gaur goizean, 11'00tatik 12'00tara Zirkularrean kontzentrazioa burutu ostean, Kontsulatu frantsesera hurbildu gara, eragile guztiei ematen ari  garen dossierra emateko eta Jon Anzaren inguruko Le Mondek argitaratutako artikulu bi ematera, honen ondorioz, kanpoan geratu garen lagunak Guardia Zibila eta Ertzaintzarengandik jarrera erasokorra jasan ostean, bi lagun identifikatuak izan dira. Horren ondotik, eragileekin egiten ari garen biraren baitan, UGT sindikatura hurbildu gara eta bertan ere arazoak izan ditugu Ertzaintzarekin, panfletoak banatzea ukatu digutelarik besteen artean. 16 lagunentzat, furgoneta bat, bi kotxe ofizial, munizipalen beste bi patrulla eta paisanozko beste hainbat polizia etorri zaizkigu, erabat desproportzionatua izan delarik.  Birarekin jarraituz, ELA eta CCOO sindikatuengana jo dugu, lehenengoen jarrera positiboa izan delarik.
Goiza bukatzeko Abando inguruan panfletoak banatzeari ekin diogu.
Arratsaldean bilbon zehar burutuko den kotxekarabanarekin bat eginez, elkarretaratzea egin dugu Udaletxe aurrean.  
Datozen egunetan kontaktuan jarraituko dugu..

El Colectivo de Presos y Presas en lucha