Gaur goizean egindako prentsaurrekoa.
Amnistiaren aldeko mugimenduak egindako deialdiarekin bat eginda, gose grebalariak bertan parte hartu dugu, Bilboko beste eragileetako ordezkariekin batera.
Bertan, egun espetxeetan bizi den egoeraren berri emateaz gain, bat egin dugu Otsailaren 20rako Bilbon burutuko den manifestaldiarekin.
Goizean goiz, jarraitu dugu eragileekin egiten ari garen birarekin, eta gaurkoan PNV-EAJ eta EA-ren egoitzetara zuzendu gara. Lehenengoan dossierra BBBeko idazkariari entregatu diogu, honek datorren astean banatzeko konpromisoa hartu duelarik.
EA-ko egoitzan idazkariari eman diogu dossierra eta hitz politak jaso ditugu bueltan. Gaurko baraualdirako pegatinak ere jaso dituzte.
Gaur ere, goizeko 12'00tatik 13'00tara plaza zirkularrean kontzentrazioa burutu dugu, megafonia, panel informatibo eta panfleto banaketarekin. 100 pertsona inguru bildu gara bertan eta euriari aurre eginez, tinko mantendu gara.
Eguerdian, Alde Zaharreko Etxebarrieta plazan propaganda banatzen saiatu gara, baina euri jasaren ondorioz bertan behera utzi behar izan dugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario