2010-01-27

Gosegrebalarion Kronika - Urtarrilak 27






Atzo arratsaldean 16 lagunen asmoa  Bilboko San Nikolas elizan gose greba burutzea zen, baina beste aldi batzutan ez bezala bertako apaiza oldartu eta polizia deitu ostean bertatik desalojatu gintuzten, behin koltxoiak eta materiala barruan genituela. Arratsaldean Arriagako Senideen elkarretaratzearen ostean, bigarren saiakera bat egin genuen beraiekin hitz egin eta adostasun batera iristeko. Baina beraien erantzuna, apezpikuaren agindua zeukala izan zen guri baimena ukatzeko, berez baimen hori beharrezkoa ez denean. Horren ondotik, poliziaren presentzia itogarria eta apaizaren jarrera oldarkorra ikusita, material guztiarekin 7Katu gaztetxean gaua pasatzea beste erremediorik ez genuen izan.
Gaurko egunean, Bilboko beste elizetako ateak jo ditugu baina oraindik ez dugu erantzuunik jaso.
Gaur goizean, 11'00tatik 12'00tara Zirkularrean kontzentrazioa burutu ostean, Kontsulatu frantsesera hurbildu gara, eragile guztiei ematen ari  garen dossierra emateko eta Jon Anzaren inguruko Le Mondek argitaratutako artikulu bi ematera, honen ondorioz, kanpoan geratu garen lagunak Guardia Zibila eta Ertzaintzarengandik jarrera erasokorra jasan ostean, bi lagun identifikatuak izan dira. Horren ondotik, eragileekin egiten ari garen biraren baitan, UGT sindikatura hurbildu gara eta bertan ere arazoak izan ditugu Ertzaintzarekin, panfletoak banatzea ukatu digutelarik besteen artean. 16 lagunentzat, furgoneta bat, bi kotxe ofizial, munizipalen beste bi patrulla eta paisanozko beste hainbat polizia etorri zaizkigu, erabat desproportzionatua izan delarik.  Birarekin jarraituz, ELA eta CCOO sindikatuengana jo dugu, lehenengoen jarrera positiboa izan delarik.
Goiza bukatzeko Abando inguruan panfletoak banatzeari ekin diogu.
Arratsaldean bilbon zehar burutuko den kotxekarabanarekin bat eginez, elkarretaratzea egin dugu Udaletxe aurrean.  
Datozen egunetan kontaktuan jarraituko dugu..

No hay comentarios:

Publicar un comentario