2010-01-28

Gosegrebalarion Kronika - Urtarrilak 28

Goizeko 10'00tarako , ARALARen egoitzara gerturatu gara, bertan dossierra eman eta azken ostiralari begirako konpromiso zehatzak eskatuko genizkien. Baina ez dira egoitzan egon eta beranduago ere saiatu gara beraiekin harremanetan jartzen baina ez dugu lortu.
Ondoren, IU-EBren egoitzara joan gara eta bertan arduradunik ez zegoen arren, idazkaritzan utzi dugu dossierra eta datorren astean beraien asteroko bilkuraren ostean eta bertan gaia tratatu ondoren deituko digutela esan digute.
Zirkularreko kontzentraziorako bidean, Batzar Nagusietan egon gara eta dazkariarekin egoteko aukera izan dugu, hark dossierrari zigilua jarri ostean, bide emango diola esan digu, alderdi guztiei banatuko dielarik.





11'00tatik 12'00tara plaza biribilean ordubeteko kontzentrazioa burutu dugu, bertan pankarta bi, megafonia eta presoen borrokaldiaren berri ematen duten eskuorriak banatzen aritu gara.
 
Ondoren, El Mundo egunkariko erredakzioan egon gara, bertan bi ordezkarik politika saileko kazetari batekin egon dira eta dossierra jaso egin dute.

EITBra hurbildu gara eta ordurarte jaso dugun jarrera baikorretik urrun, gose grebalarion bi ordezkariei ez diete sartzen utzi, aurrez deitu behar genuela esanez. Deitu egin dugu, hitzordu bat jartzeko asmoz eta orduan dossierra sarreran usteko esan digute, hori egitera gindoazenean segurtasunekoekin arazoak izan ditugu, sartzen usten ez zigutelarik. Handik aldentzen geundelarik, ertzaintzari deitu dietela ohartu gara, Basurtora bidean patrulla ezberdinak agertu direlako.
13'00tan Basurtoko ospitaleko sarreran 45minutuko elkarretaratzea burutu dugu, Juan Pablo Dieguez, 67 urteko Santutxuko presoari elkartasuna helarazteko eta gaixo larri dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko. Juanpa, minbiziagatik ebakuntza izan duelako dago ospitalean.

Ostean, Antena 3-eko eta Deiako bulegoetara joan gara eta dossierra emateaz gain jarrera positiboa erakutsi dute, bihar egongo den prentsaurekora hurbiltzeko.
Eguerdian Termibus inguruan egon gara propaganda banatzen eta horrekin goizeko ekimenak bukatutzat eman ditugu.

5 comentarios:

  1. Ahalik eta ateak itxiak diren, zuen bihotzak irekiagoak dira.

    Eutxi gogor preso eta senideen alde oztopo guztien gainetik

    Muxuak guztiontzat

    ResponderEliminar
  2. Animo gente!!!

    muxu ta besarkada handi bat!!!

    ResponderEliminar
  3. Euskal Herriko ertz guztietan
    hasia da gose greba
    maitasun, indar, elkartasuna
    adierazteko aukera
    herriz herri ta plazarik plaza
    eskatuaz gaur berbera:
    Bueltau behar dira, laster batean
    preso guztiak etxera!

    ANIMO GUZTIOI!!!!!

    ResponderEliminar
  4. animo! baraua amaitzeko gutxi falta da, baina geratzen zaigu egunak, hilabeteak... gure elkartasuna adierazteko.eppk aurrera!!

    ResponderEliminar
  5. animo,guztioi,desde santutxu.JO TA KE

    ResponderEliminar